BEGITU

BEGITUren Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeako atzen egunak!

Asier Abrisketa 2025ko ira. 22a, 10:19

Miren BegoƱa Idigorasek aurkeztutako argazkia: 'Kofradien arteko Bola Txapelketea'.

Bialdu zure oporretako argazkiak eta irabazi persona birentzako astegoien bateko egonaldia landetxe batean, epea barikura arte dago zabalik.

Argazki Lehiaketearen oinarriak:
  • Gaia: argazkiak 2025ko oporretan egindakoak izango dira.
  • Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
  • Nora bialdu: Argazkiak begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira.
  • Aurkezteko epea: 2025ko garagarrilaren 1etik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztua eta urri lehenengoko aldizkariaren zenbakietan argitaratuko dira batzuk. Dana dala, horrek ez dau esan gura argitaratutako horreek diranik irabazleak.
  • Epaimahaia: Begituko erredakzino taldeak osotuko dau.
  • Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean emongo da jakitera.
  • Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.
  • Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenek honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!