Andrazkoen Arratia A taldeak 3. RFEF Mailako laugarren moltsoan jokatuko dau, igaz pausutxo bat baino ez jakien falta izan mailaz igoteko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeen kontra jokatuko dau laugarren moltso horretan. Lehenengo partidua zapatuan jokatuko dau etxetik kanpo Tolosa taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak Lehentasunezko Mailan jokatuko dau aurten be. Lehenengo partidua domekan jokatuko dau etxetik kanpo Basurto A taldearen kontra, goizeko 11:30ean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak Lehenengo Mailako bigarren moltsoan jokatuko dau. Lehenengo partidua zapatuan jokatuko dau Urbietan Acero taldearen kontra, arrastiko 19:30ean.
Lemoako Harrobi taldeak be Lehenengo Mailako bigarren moltsoan jokatuko dau. Lehenengo partidua zapatuan jokatuko dau etxetik kanpo Elorrio A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.
Andrazkoen Arratia B taldeak ostera urri lbigarrenaren lehen astegoienean jokatuko dau ligako lehen partidua Urbietan, Peña Ath. Santurtzi B taldearen kontra.