ikastaroa

Zabalik dagoz Arantzazu eta Zeanuriko ikastaroetarako izen-emoteak

Asier Abrisketa 2025ko ira. 16a, 12:40

Arantzazun sukaldaritza ikastaroa eskainiko da aurtengo ikasturtean.

Arantzazun hilaren 26ra arte eta Zeanurin hila amaitu arte egin daitekez inskripzinoak udaletxean.

Arantzazu

Hilaren 26ra arte emon daiteke izena udaletxean, Arantzazuko ikastaroetara joateko. Entrenamendu funtzionala, Sukaldaritza, Mantentze gimnasia, Luzaketak eta Yoga dira Arantzazun egin daitekezanak 2025-2026 ikasturtean.

Zeanuri

Urri lehenengoa amaitu arte, zabalik dago Zeanuriko ikastaroetan izena emoteko epea udaletxean eta honeek dira ikastaroak: Pilates, Entrenamendu funtzionala, Umeentzako dantza, Adinekoentzako gimnasia, Adimen susperketa eta eskulanak (Gurutze Gorria), Mantenimenduko gimnasia eta Euskara eskolak. Euskera eskolak A1 mailatik aurrera izango dira. Edadekoak ikastaroetara joan-etorriak egiteko garraioa behar badabe 609 610 855 telefonoan eskatu behar dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!