jantzak

Arantzarte eta Durundi Barrik zabaldu dabe jantzari barrien izen-emotea

Asier Abrisketa 2025ko ira. 12a, 12:02

Durundi Barrin bost urtetik aurrerakoek emon leikie izena durundibarri@gmail.com-era idatzita eta Arantzartek astelehenean egingo dau gurasoentzako batzarra.

Arratiako jantza taldeak hasi dira, edo hastear dagoz, aurtengo kursoagaz eta urtero lez, jantzari barrientzako matrikulazinoak egiteko bideak zabaldu ditue. Lemoako Durundi Barri jantza taldeak berbarako, bost urtetik aurrerako ume eta gazteak hartuko ditu durundibarri@gmail.com helbidera idatzita eta entseguak astelehenetan egingo ditue, 16:30eti 17:30era. Igorreko Arantzartek barriz astelehenean, hilak 15, zazpi urtetik gorako umeen gurasoentzako batzarra egingo dau Kultur Etxean, bertaratutakoen arabera antolatuko da urteko entseguen egutegia.

Horrezaz gainera, Arantzartek jantza ikastaroa eskainiko dau kursoan zehar eta lehenengo eguna urri lehenengoaren 17a, eguaztena, izango da. Gero, eguaztenero batuko dira jantza ikasleak Kultur Etxean, gitxi gora-behera, 19:00etatik 21:00etara. Nagusien taldea ostera, hasita dago entseguakaz. Astelehenero batuko dira Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!