Eguaztenean Getxon jokatu eban andrazkoen Arratia Ak XV. Euskal Kopako atzen jardunaldia Bizkerre B taldearen kontra eta 2-4 irabazi eban. Atsedenaldira husna heldu ziran eta aukera argienak etxoekoek euki ebezan Nerea Beitia jokalariaren arabera. Bigarren zatian ostera arratiarrak hobeto ibili zira eta 3 gol segiduan sartu ebezan. Laugarrena egin ostean “erritmoa bajatu” eta gol bi sartu ebazan Bizkerre Bk.
Holan, Arratia Ak amaitutzat emon dau aurtengo Euskal Kopako ligaxka fasea, bigarren postuan, Athletic C taldearen ostetik. Kopea bera amaituteko, atzen fasea faltau da. Datarik ipinita ez dagoan arren, C mailako multzo bien arteko finala eta 3. eta 4. postuak ebazteko partidua jokatuko dira. Beraz, Athletic C vs. Mulier eta Arratia A vs. Añorga partiduakaz ebatziko da C mailako behin betiko sailkapena.