Euskal Herria Kopako hirugarren partidua jokatu eban Arratia Ak joandako zapatuan Bilbao Artizarrak taldearen kontra eta 0-4 irabazi eban etxetik kanpo. Partidu ona egin eben arratiarrek eta lehen zatian itxi eban ebatzita norgehiagokea Igorreko taldeak, Olaitz Arroyoren eta Nerea Izagirren “Iza” gol biei esker. Bigarren zatian Olatz Areitiok 0 eta 4koa ipini eban markagailuan.
Datorren partidua Getxon jokatuko dau Arratia Ak eguaztenean, hilak 10, Bizkerre B taldearen kontra, 19:00etan.
13 klubetako 22 talde dabiz lehian euren artean Athletic, Reala, Eibar eta Alaves klubetako taldeak. Hiru maila dagoz; A, B eta C, atzen honetan moltso bi dagoz. C mailako lehen moltsoan dago Arratia A, Alaves B, Artizarrak, Athletic C eta Bizkerre B taldeakaz batera. Abuztua amaieran eta urri lehenengoaren hasikeran jokatuko dira sailkapen partidu guztiak eta postuak definiduteko partiduak urri lehenengoaren bigarren astegoienean izango dira.
Lemoako Harrobi
Andra Mari jaiak aprobetxauz, Erregional mailako taldearen aurkezpen ofiziala egin zan Arlonagusian. Etxeko taldeak Berangoren kontra jokatu eban, eta kanpotarrek irabazi eben partidua.