Israelgo Estaduak gidatutako Gazako palestinarren aurkako genozidioak aurrera darrai bonba-hots, gosete eta errepresino artean. Holan, "Genozidioa STOP!" lelopean, Gernika-Palestina Herri Ekimenak protestara deitu ditu Euskal Herriko herritar guztiak oingo barikurako, hilak 5. Genozidioa salatuteko asmoagaz, jentea bakotxaren herriko udaletxe aurrean alkarretaratzera deitu dabe -Igorren sarrerako errotondan egingo da protestea-, bertan burrunba egiteko . Holan, lapiko edo zarata egiteko edozein gauza eskuan hartuta, palestinarren aldeko zarata egitera animau dabe jentea 19:00etatik aurrera.