Atzen egunetan Gorbeiako kurutzera igon diranek bertotik ikusten diran mendiak marketan dauzan orientazino mahaia guztiz apurtuta eta kurutzearen beraren goiko puntea be kaltetuta ikusi ahal izan dabe. Iñaki Garcia Uribe mendizaleak DEIAn azaldu dauanez, eguazten eta eguen bitarteko gauan gertatu ziran gertaerak. Honen ustez, Euskadiko orientazino mahai zaharrena dana palanka bategaz apurtu dabe, honen harrizko oinarria be guztiz apurtuta. Kurutzearen puntan be "zatitxo bat faltan" dagoala seinalau dau Uribek.