Pasau dan jardunaldian Athletic C taldearen kontra 4-1 galdu ostean, Arratia A-ko andrek XV. Euskal Herria Kopako bigarren partidua galdu eben etxean, atsedenaldira bana heldu baziran be. Etxekoen gola, pasau dan denporaldian taldeko pitxitxia izan zan Irati Artaraz bediaztarrak sartu eban. Atzenean, 2-4 amaitu zan partidua, Alaves B taldearen alde.
Kopako datorren partidua Bilbao Artizarrak taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo, ordua eta eguna zehaztu barik dagoz oindino.
Euskal Herria Kopa
13 klubetako 22 talde dabiz lehian euren artean Athletic, Reala, Eibar eta Alaves klubetako taldeak. Hiru maila dagoz; A, B eta C, atzen honetan moltso bi dagoz. C mailako lehen moltsoan dago Arratia A, Alaves B, Artizarrak, Athletic C eta Bizkerre B taldeakaz batera. Abuztua amaieran eta urri lehenengoaren hasikeran jokatuko dira sailkapen partidu guztiak eta postuak definiduteko partiduak urri lehenengoaren bigarren astegoienean izango dira.