Arratiarrek sano denpora gitxi daroe entenetan eta hori igarri zala adierazo eban Nerea Beitia arratiarren kapitainak.
Kopako bigarren partidua zapatu honetan, hilak 30, jokatuko dau Urbietan Alaves B taldearen kontra arrastiko 17:00etan.
Atzo arrastian ostera aurredenporaldiko bigarren partidua jokatu eben arratiarrek Real Racing Club B taldearen kontra Meruelon (Kantabria) eta 2-3 irabazi eban Igorreko taldeak.
Gizonezkoen Arratia A
Urbieta zelaiak Igorre Sariaren hogeta hamazazpigarren edizinoa hartu eban abuztuaren 23an. Txapelketea egun bakarrean jokatutako triangelukatua izan zan, gizonezkoen Arratia A, Erandio eta Abanto taldeen artean. Arratiak partidu biak irabazi ebazan eta txapelduna izan zan. Jokalari onena Ekain Garaizar dimoztarra izentau eben.