Urri lehenengoaren 1etik, Gasteiz eta Bilbora Arratiatik pasauta doan lineak ordutegi barriak izango ditu

Bea Azpiri 2025eko abuztuaren 27a

Gasteizera joateko Arratiatik pasetan diran La Union A3712 lineako autobusek honako ordutegia izango dabe: lanegunetan Bilbotik 06:45ean eta 08:45ean urtengo da autobusa; zapatuetan, 09:15ean eta domeka eta jaiegunetan 10:30ean. Gasteiztik Bilborako norabidean, barriz, Gasteiztik 15:15ean eta 16:15ean urtengo da autobusa lanegunetan, eta 16:30ean zapatu, domeka eta jaiegunetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!