Hiru mailatan antolatu da aurten be Euskal Herria Kopa, lehiaketa orekatua eta ahalik eta talde gehien parte hartu ahal izateko.
13 klubetako 22 talde dabiz lehian euren artean Athletic, Reala, Eibar eta Alaves klubetako taldeak. Hiru maila dagoz; A, B eta C, atzen honetan moltso bi dagoz. C mailako lehen moltsoan dago Arratia A, Alaves B, Artizarrak, Athletic C eta Bizkerre B taldeakaz batera.
Abuztua amaieran eta urri lehenengoaren hasikeran jokatuko dira sailkapen partidu guztiak eta postuak definiduteko partiduak urri lehenengoaren bigarren astegoienean izango dira.
Honeek dira Arratia A taldearen partiduak:
Abuztuak 23: Urbietan, 12:45ean, Arratia A-Athletic C.
Abuztuak 28: Urbietan, Arratia A-Bizkerre B.
Abuztuak 30: Ibaian, Alaves B-Arratia A.
Urri lehenengoak 6: Urbietan, Arratia A-Artizarrak.