2021eko urri lehenengotik 2025ko abuztura arte, Joseba Sanchezek eta Karlos Aretxabaletak elikatu dabe espazio hau Zirhika sailagaz, ahozko euskeran hitanoa bultzatu guran. Oin, espazio honeri beste erabilera bat emoteko momentua heldu da, bide barri bateri ekitekoa. BEGITUn gurako geunke, espazio hau irakurleen zerbitzura egotea, euren preminak beteteko. Esate baterako, planak konpartiduteko, hau da, plan bat egiteko jentea bilatzeko; denpora banku bat, hau da, norbere denporea unidade moduan erabilten dauan zerbitzuak trukatzeko sistemea; edo komunidadea egiteko balio dauan edozertarako komunikazino espazioa eskaintzen dauan atala izatea.