IKASTAROA

Urtxintxa eskoleak Aisialdiko begirale ikastaroa emongo dau Diman datorren ikasturtean

Bea Azpiri 2025ko abu. 4a, 09:13

Eskolak urri lehenengotik martiara arte izango dira, astegoienetan; guztira 150 ordu teoriko eta 160 praktiko.

Ikastaroaren prezioa 270 eurokoa da Diman erroldatuentzat eta 470 euro gainontzekoentzat. Zeanurin erroldatutakoei, ikastaroa gainditutakoan, matrikulearen % 45 bueltauko jakie. Ikastaroa egin ahal izateko 17 urte beteta euki behar dira. Izena urri lehenengoaren 12a baino lehen emon behar da.

Urtxintxa Aisialdi eta Suspertze Eskola Ofizialak emongo dau. “Aisialdi hezitzailea helmugatzat hartuz, baloreetan oinarritutako ikastaro teoriko-praktikoak antolatzen doguz Bizkaiko eta Arabako herri ezberdinetan aisialdiko begiraleak eta zuzendariak trebatuz” dinoe webgunean. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailean oinarrituz ikaskuntza prozesua ekintzaren eta bizipenaren bitartez bideratzen da ikastaroan zehar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!