Urri lehenengoaren 27an 50 urte beteko dira erregimen frankistak Txiki eta Otaegi fusilau ebezala, Juan Paredesegaz batera. Honen arira eta "independentziaren aldeko burrukan segidutea" aldarrikatuteko, Ernai gazte antolakundeak manifestazino nazionala deitu dau Donostian urri lehenengoaren 14rako, estropaden eguna hain zuzen be. Arratiako Ernaik, manifestazinora bideratutako dinamikea aurkeztuko dau Artean.
Ekin eta bultza askatasunera lelopean egingo da manifestazinoa eta honen aurretik, udako dinamikea landu gura dau ezker abertzalearen gazte antolakundeak. Holan, eskualdez eskualde aurkezpenak egingo dira. Arratiako Ernaik oingo barikuan, abuztuak 1, egingo dau ekitalditxoa Arteako Santamañeko landan, 19:30etik aurrera. Bertan dinamikea aurkeztu, gazte argazkia atera eta gero, txitxi-burduntzia egingo dabe, "gazte independentistak saretuteko" asmoagaz.