Eguena, garagarrilak 31, da San Inazio eguna eta urtero lez, jente ugari hurbilduko da Gorbeiako kurutzera igoteko helburuagaz. Pagomakurreko aparkalekua zein bidean dagozanak eta kaminoa kotxeakaz ez betetako helburuagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak autobusa ipiniko dau aurtengoan be. Inor ezingo da kotxeagaz igon, abeltzainak eta aterpeetara doazenak bez. Gogoratu, parke naturalean akanpetea be galazota egongo dala.
Autobusa Areatza eta Pagomakurre artean ibiliko da egun osoan gora eta behera. Goizez 06:00retan, 07:00retan eta 07:30ean izango dira igoteko lehenengo autobusak eta gero, hogei minuturo egongo autobusez igoteko aukerea 10:30ak arte. 10:30ak eta 19:00ak artean barriz, orduerdiro igongo da autobusa. Pagomakurretik barriz, 08:00etatik 11:00etara hogei minuturo bajatuko da autobusa eta gero orduerdiro, 19:00etan atzena bajatu arte.
Areatzan aparkau beharko dira autoak eta horretarako, zazpi aparkaleku proposatu dira: Arratiano jatetxea, Karpo, Bolivar, eskolea, ugerleku ostean, Guardaminon eta Astondoa piroteknian.