euskerea

Persona ugarik salatu eben Udal Legearen gaineko Auzitegi Gorenaren epaia

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 21a, 12:36

UEMAko kide diran udalerrietan egin ziran zapatuan alkarretaratzeak, VOXen eskariz udaletxeetan euskerea lehenesteko legea baliobakotu ostean.

Eskuin muturreko Vox alderdiak helegite baten ostean, 2023ko urrietan EAEko Auzitegi Nagusiak Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ebezan. Tartean, udalerri euskaldunetan euskerea lehenestea baimenduten eban legea. Oin, erabaki hori berretsi barri dau Espainiako Auzitegi Gorenak eta behin betiko ebatzia da, ez dago helegiteko aukerarik. 

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) epaia larritzat emon dau: "Euskal gizartearen eta euskal erakundeen erabaki demokratikoaren aurkakoa ez ezin, atzen hamarkadetako hizkuntza-politiken aurkakoa da". Holan, protestara deitu ebazan UEMAko kide diran udalerrietako herritarrak zapaturako eta Arratian be erantzun ona izan eban deialdiak Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren eta Zeanurin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!