Eskuin muturreko Vox alderdiak helegite baten ostean, 2023ko urrietan EAEko Auzitegi Nagusiak Udal Legearen hainbat artikulu baliogabetu ebezan. Tartean, udalerri euskaldunetan euskerea lehenestea baimenduten eban legea. Oin, erabaki hori berretsi barri dau Espainiako Auzitegi Gorenak eta behin betiko ebatzia da, ez dago helegiteko aukerarik.
Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) epaia larritzat emon dau: "Euskal gizartearen eta euskal erakundeen erabaki demokratikoaren aurkakoa ez ezin, atzen hamarkadetako hizkuntza-politiken aurkakoa da". Holan, "Justizia, lege-babesa eta arnasa euskerearentzat!" lelopean, epaiaren kontrako protestak deitu ditu garagarrilaren 19rako, zapatua, UEMAko kide diran herri guztietako udaletxeen aurrean, 12:00etan. Gurean Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren eta Zeanurik egingo dira alkarretaratzeak bihar eguerdian.