Hasi da uda sasoia eta urtero lez, BEGITU aldizkariak zenbaki bana baino ez dau aterako garagarril eta abuztuan. Normalean, hileko zenbaki bi argitaratuten badira be, atzo argitarau zan 453. zenbakia eta hilaren 15ean ez da beste bat aterako. Abuztuaren 1ean argitarauko da hurrengoa eta honen ostean, urri lehenengoan hasiko da BEGITU barriro be, hile bakotxeko zenbaki bi egiten.
Papereko aldizkariari jagokonean, 22 zenbaki ateraten dira urtean. Hau da, garagarrilean eta abuztuan hile bakotxean zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Aurten be holan izango da, eta garagarrilaren eta abuztuaren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo.