batzarra

EH Bilduk Arratia mailako batzarra deitu dau eguenerako

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 2a, 09:30

Kotxepinen egingo da bilerea 19:00etan eta landuko diran puntuen artean, Arratiako Mahai Politikoa eratzeko proposamena dago.

Arratiako herrietako EH Bilduren taldeetan jakinarazo dabenez, ezker abertzalearen koalizinoak Arratia mailako batzarra deitu dau. Garagarrilaren 3an, eguena, egingo da bilerea Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan. EH Bilduk "kurso emonkorra" izan dauala adierazo dabe eta honen balorazinoa egiteko, EH Bilduren komunidadea osotuten daben kideak deitu ditue batzarrera.

Landuko diran gaien artean atzen kurso politikoaren balorazinoa egitea, Errota 2025-2029 Plan Estrategikoaren gaineko koalizinoaren barne eztabaidea, Arratiako Mahai Politikoa eratuteko proposamena eta datorren kurso politikoan mahai gainean egongo diran lanketa eta eztabaiden kokapena dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!