Argazki Lehiaketearen oinarriak:
- Gaia: argazkiak 2025ko oporretan egindakoak izango dira.
- Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
- Nora bialdu: Argazkiak begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira.
- Aurkezteko epea: 2025ko garagarrilaren 1etik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztua eta urri lehenengoko aldizkariaren zenbakietan argitaratuko dira batzuk. Dana dala, horrek ez dau esan gura argitaratutako horreek diranik irabazleak.
- Epaimahaia: Begituko erredakzino taldeak osotuko dau.
- Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean emongo da jakitera.
- Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.
- Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenek honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.