jaiak

Jaiak antolatuteko batzarrak Areatza eta Zeanurin

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 1a, 10:54

Eguaztenerako deitu dira herri bietako jai batzordeen bilerak, Areatzan 19:00etan eta Zeanurin 19:30ean.

Abuztuan ospatuko ditue, lehenengo Zeanurin eta gero Areatzan, jaiak eta oindino gauzak ebatzi eta antolatuteko faltan dagozanez, herri bietako jai batzordeek batzarrera deitu ditue herritarrak. Batzar biak egingo dira bihar, garagarrilak 2,. Areatzan 19:00etan da hitzordua udaletxean eta Zeanurin, 19:30ean egingo da bilerea pleno aretoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!