"Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde" suaren inguruan kantetako gaua izango da bagilaren 23koa Arratia, Ubide eta Zeberion. Denpora "paganoetan" udako solstizioa ospatuteko gaua zan eta kristautasunaren etorrereagaz, San Joan Bautistaren jaiotzea zan ospakizunerako arrazoia. Halanda be, beste tradizino askogaz pasau dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta manteniduten da gaur tradizino hau Euskal Herrian. Holan, herritarrakaz batera kantau, jan eta suaren inguruan jantza egiteko gaua izango da domekakoa inguruko herrietan.
Arantzazu
- 18:30ean, sua prestatu.
- 20:00etan, sardina-jana.
- 22:00etan, San Juan sua.
Areatza
- 19:00etan DAB Dantza Konpainiaren Noeud ikuskizuna plazan.
- 20:00etan, sardina-jana Zubizarran.
- Gero, San Juan sua Zubizarran.
Artea
- 20:00etan, San Juan sua eta sardina jana Santamañen.
Bedia
Bediako Jaiak.
- 21:00etan, herri afaria.
- 22:00etan, erromeria Gauargi taldeagaz.
- 24:00etan, San Juan sua.
Dima
- 17:00etan, III. Txumuluxueta Txapelketako finalak.
- 19:30ean, San Juan Aretxa tailerra.
- 20:00etan, txitxiburduntzia.
- 20:30ean, sanjuanetako kantak.
- Gero, San Juan sua.
Igorre
San Juan auzoko jaiak
- 17:00etan, Arbasoen odolean zirku ikuskizuna Lasarte Aretoan.
- 18:30ean, arko-tiro ikuskizuna.
- 19:00etan, sardina-jana eta Adiskideak fanfarria.
- 22:00etan, San Juan sua eta suziriak.
Lemoa
- 19:30ean, Udako Solstizio Jaia Tallerretan: umeentzako ekintzak eta janari eta edari salmentea.
Ubide
Ubideko Jaiak.
- 18:30ean, Pikor Teatro konpainiaren Atsoak dantzan antzezlana.
- 20:00etan, herriko gazteen jantza ikuskizuna.
- 23:00etan, San Juan sua.
Zeanuri
Altzuako sanjuanak.
- 21:00etan, sardinak, txarri giharra eta txokolatea herriko txistulariek girotuta.
- Gero, San Juan sua.
Zeberio
- 20:00etan, Udako Solstizio Jaia Arkulandan: parrilladea, txokolatea, edaria, musikea eta San Juan Sua.
- Suak auzoz auzo.