musikea

Anbototik Gorbeiara igaz, Gorbeiatik Anbotora aurten

Asier Abrisketa 2025ko eka. 18a, 09:58

Pasau dan urtean, Elorrion egin zan 'Gorbeiatik Anbotora' kontzertua // Gaizka PeƱafiel.

Arratiako Musika Eskoleak, Elorriokoagaz eta hainbat kolaboratzailegaz, kontzertua eskainiko dau zapatuan Elorrion, 19:00etan.

Pasau dan urtean Elorrioko Musika Eskolako ikasleak Igorrera etorri ziran, Arratiako Musika Eskolako ikasleakaz batera Anbototik Gorbeiara bidaia musikala eskaintzeko. Emoitza polit baten ostean, aurten bueltea emongo jako kontzertuari eta guretik Elorriora joango dira musikari gazteak, Gorbeiatik Anbotora kontzertua eskaintzeko. Arriola Antzokian izango da emonaldia oingo zapatuan, hilak 21, 19:00etan. 

Ikuskizuna Elorrio eta Arratiako Musika Eskolearen artean antolatu da eta eskola honeetako 90 ikasle gaztek parte hartuko dabe. Musikea izango da ardatza, baina bestelako elementu batzuk be agertuko dira eta horregaitik, "kolaboratzaile bikainak izango doguz gugaz" dinoe musika eskolakoek. Izan be, Besaide Band & Gorbeia Ensemble, Lander eta Kimetz (Lor), Moonshine Wagon taldea, Goizeder Abendibar harrijasotzailea, Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalaria eta Elorrio eta Arratiako jantzariak dira parte hartuko dabenak ikuskizunean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!