Bagilaren 14an, zapatuan, egingo da aurten Paduako San Antonioren Urkiolako santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera. Arratiako Eleizak, "itxaropenak ez dau hutsik egiten" lelopean antolatu dau aurtengo errogatibea.
Meza nagusia 11:00etan egingo da Urkiolako santutegian eta Arratiako erromesak oinez, autobusez zein kotxez mobiduko dira bertara. Bidea oinez egingo dabenentzako, hitzordu bi antolatu dira eskualdean: 06:00retan Dimako plazan eta 07:30ean Zeanuriko plazan. Autobusen gaineko informazinoa barriz, norbere parrokian galdetu daiteke.