zozketea

EHZ Festibalerako sarrera bikotxaren zozketea BEGITUn!

Asier Abrisketa 2025ko eka. 10a, 16:53

Euskal Herria Zuzenean Festibala, edo EHZ moduan ezaguna, Arberatzen (Nafarroa Beherea) egingo da aurtengoan, bagilaren 27, 28 eta 29an. 1996 urtetik, rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza musikala proposatzen dau festibalak, euskal taldeak eta nazinoartekoak batuta. Musikearentzako bakarrik ez, arte esprezino desbardinentzako ikuskizunentzako zein alkartruke politikorako lekua be badago EHZn tailer, berbaldi, mahai-inguru eta bestelako lanketa kolektiboen bitartez.

Zozketa bikotx baten zozketan parte hartzeako, jo BEGITUren sare sozialetara (Mastodon, Facebook, Instagram edo X), topatu zozketearen argitalpena, hau partekatu eta erantzun galdereari: noiz egin zan lehenengoz EHZ Festbala? Zorte on!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!