Haginke Arratiako gazte transmaribolloen taldeak antolatuta, bagilaren 12an Arratiako Transmaribollo Eguna ospatuko da lehenengoz. Igorreko jaiak aprobetxauz, txosnagunean egingo da egunez jardunaldia eta berbaldi eta musikeaz gainera, bazkaria egingo dabe gazte transmaribolloek. Honetarako txartelak zazpi eurotan dagoz salgai Igorreko Axular Herriko Tabernan, Dimako Axlorren, Lemoako Atxetan eta Areatzako Haginan.
Eguneko beste jarduerak, irekiak dira gazte transmaribollo guztientzako. Hasteko, 12:00etan, Iñi Etxezarreta ekintzaile feministak Desira, kategoria eta erabakiez berbaldia eskainiko dau hurrengo galdereari erantzuteko helburuagaz: "Desiratuten doguna egiten ez badogu, egiten doguna desiratzen amaituko dogu?".
Horrezaz gainera, berbaldiaren eta bazkariaren artean, Pomada Band taldeak girotuko dau jaitxoa eta bazkalostean, 17:00etan, Boloma taldeak ipiniko dau musikea, bertaratutakoak zunba egiten ipiniko dituelarik.