Atzo goizean, Polizia Nazionalak Zeberioko etxe bat miatu eban, Polaris operazioaren baitan, 'speed' laborategi bat topetan. Etxean sartu eta oin arte estadu mailan aurkitu dan anfetamina sulfatoa ekoizteko laborategi handienetakoa aurkitu eben. Poliziaren kalkuluen arabera, asteko 500 kilogramo 'speed' ekoizteko ahalmena eukan laborategiak.
Laborategiko materialaz gainera, 450 kilogramo 'speed', 140 marihuana landare, 10 kilo kogollo, 7.500 euro, bost ibilgailu eta arma luze bat konfiskau eta zazpi persona atxilotu ebazan Polizia Nazionalak. Zeberion bakarrik ez, beste lau miaketa egin ebezan eta honeetako bat Igorren izan zan.