Zeberion Eolikorik Ez! Plataformeak, Zeberioko Udalak, mendi taldeek, alkarteek eta herritarrek aurkeztuko ditue alegazinoak FresocaWind enpreseak Mandoiako kordalean egin gura dauan parke eolikoaren kontra. Alegazinook sinatu gura dauanak makatzak@gmail.com helbidera idatzi leike dokumentua jasoteko, eta sinatu ostean, barriro bialtzeko, bagilaren 6ra arte. Zeberioko plataformea etxez etxe dabil alegazinoak jasoten.
Proiektuak 200 metroko altuerako 6 aerosorgailu aurreikusten ditu; 5 Zeberioko lurretan eta 1 Bediako lurretan eta proiektuaren kontrako protestak egon dira inguruko herrietan. Izan be, beste gauza batzuen artean, inguru horretan GR bat dago eta inguruko 11 herrietako jentearentzat aisialdi leku garrantzitsua da; aerosorgailuak ipini ezkero erabilera hori galduko leuke.
Gainera, neguan ganadua egoten da hor eta abeltzainei kalte egingo leuskie proiektuak, ezin izango leukielako ganadua bazka horreetara eroan eta, arriskuan dagozan hegazti espezei batzuei be modu kritikoan eragingo leuskie. Sai zuria, sai arrea eta okil baltza dira arriskuan dagozan espezieak eta presentzia daukienak inguru horretan. Eusko Jaurlaritzeak, hegaztiengan eta batez be sai zuriarengan eukiko leuken inpaktuagaitik ez deutso baimena emon Artzentales-Sopuertako parke eolikoaren proiektuari eta horrek esperantzea biztu dau proiektuaren kontra dagozan herritarren artean.