osasuna

Osakidetzak aldaketak egin ditu Areatzako eta Arteako kontsultategietan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 2a, 13:23

Kontsultategietako mediku zerbitzua txandakatu egingo da gaurtik aurrera eta ordu gehiago egin arren, bizilagunak herriz mobidu beharko dira egun batzuetan.

Osakidetzaren Barrualde-Galdakaoko ESIk jakinarazo dau, medikuntza eta erizaintzako profesionalen arreta-egunak eta -ordutegiak aldatuko dirala Areatza eta Artean. Gaur, bagilak 2tik aurrera, mediku eta erizaintza orduak luzatu egingo dira baina mediku zerbitzua txandakatua izango da, beraz, bizilagunak herriz mobidu beharko dira egun batzuetan.

Areatzako kontsultategian, medikua martitzen, eguazten eta barikuetan egongo da, 08:00etatik 15:00etara arte. Astelehen eta egunetan beraz, billaroztarrak Arteara joan beharko dira. Erizaina barriz, martitzen, eguazten eta barikuetan egongo da, 08:00etatik 15:00etara, eta astelehen eta egunetan 08:00etatik 10:30era baino ez. Udalak herritarrak informau eta eretxiak batzeako batzarra deitu dau hilaren 5erako, eguena, 19:00etan udaletxean.

Artean ostera, medikua astelehen eta eguenetan egongo da, 08:00etatik 15:00etara. Beraz, gainontzeko egunetan Areatzara joan beharko dira arteaztarrak. Erizaina barriz, astelehen eta egunetan 08:00etatik 15:00etara egongo da eta martitzen, eguazten eta barikuetan, 12:30etik 15:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!