Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskoletako ikasleek Kurkuluxetan antzerki konpainiaren laguntzeagaz hainbat antzezlan prestatu ditue ikasturtean zehar eta oin, jenteaurrean antzeztuteko txandea izango dabe. Holan, Arratiako Haurren Antzerki Topaketearen zortzigarren edizinoa hiru egunez luzatuko da, bagilak 2, 4 eta 9, hain zuzen be. Antzezlanak Igorreko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, 17:30etik aurrera.
Bagilak 2, astelehena
- Arteako eskolea: Nor da hiltzailea?
- Areatzako eskolea: Sorgin eskuzabala.
- Igorreko eskolea: Artzain gezurtia.
Bagilak 4, eguaztena
- Arteako eskolea: Ilargia salbatu behar da.
- Lemoako eskolea: Zoriontasunaren harria.
Bagilak 9, astelehena
- Igorreko eskolea: Makilakixki.
- Lemoako eskolea: Danbor magikoa.
- Igorreko eskolea: Martin txiki.