Bagilaren 7rako, La Casillatik 17:30ean, Gure Eskuk manifestazino nazionala deitu dau Bilbon, "herri libre bat, Euskal Herrian erabaki" lelopean. Eskualdez eskualde, ekimenerako osotutako batzordeek manifestazinora begira "motorrak berotuteko" jarduera desbardinak antolatuten dabiz eta Arratiako batzordeak, gazteak mobilizetako ekimena eroango dau aurrera bagilaren 1ean, domekea.
Domekan, gazteak 09:00etan geratuko dira Pagomakurren, Gorbeiako kurutzera igoten hasteko. Kurutzean eguerdi parterako egongo dira eta bertan, "herri libre bat" aldarrikatuteko ekitalditxoa egingo da, adar-jotzeagaz batera. Behin menditik bajatuta, arrastian dago ezarrita hurrengo hitzordua, Igorreko udaletxeko plaza alboko frontoian. 17:00etan andran pala partidua jokatuko da, Maialen Bengoetxea-Irati Illarregi vs. Irati Valdevira-Maialen Landajo. Gero, jaitxoa egingo dabe Mangual binilo-pintxadearen musikearen erritmoan jantzan.