Ikasturtea amaituten dabil eta hazten doaz udarako gogoak. Gazte askorentzako, lotura apurtezina daukie udak eta udalekuek eta herriz herri, zabalduten doaz udaleku ireki zein itxietarako deialdiak. Lemoa eta Zeberioko udalek berbarako, Nafarroan antolatu ditue gaztetxoentzako udalekuak
Lemoako hamabi eta hamasei urte bitarteko gaztetxoak Lesakara joango dira aste batez, bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra. Izena bagilaren 4ra arte emon daiteke online galdetegia beteta. Bertan Baztan Abentura Park-a bisitau, Lesakako ugerlekuetara joan, ibilbideak egin eta beste hainbat jarduerez gozatuko dabe lagunartean. 40 plaza dagoz eta leku kopurua gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da, lehentasuna Lemoaztarrek izanda.
Zeberioko Udalak barriz Lekarozen antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzakoentzako udalekuak. Izena bagilaren 6ra arte emon daiteke udaletxean edo online galdetegian. Udalekuak bagilaren 23tik 27ra izango dira.
3 eta 6, eta 7 eta 11 urte bitarteko umeek be emon daikie izena udalekuetarako, bagilaren 6ra arte, udaletxean edo online. Udalekuok, bagilaren 23tik garagarrilaren 11ra izango dira. Aste bakarrerako, aste birako edo hiru asteetarako emon daiteke izena.