musikea

Zabalik dago Arratiako Musika Eskolako datorren ikasturterako izen-emotea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 26a, 10:49

Ikasle barriek maiatza amaitu orduko egin leikie 2025-2026 kursorako inskripzinoa arratiakomusikaeskola.eu webgunean.

Arratiako Musika Eskolea aurtengo ikasturtea amaitzear dago eta begiradea datorren kursoan ipinita dauka daborduko. Holan, arratiakomusikaeskola.eu webgunean, zabaldu dabe 2025-2026 kursorako ikasle barrientzako matrikulazinoa. Epe muga barik, lau urtetik gorako ikasleek emon leikie izena online galdetegia beteta. Matrikula eskaerea egiteko atzen eguna maiatzaren 31a izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!