euskaraldia

Euskaraldia zarratuteko ekimen ugari antolatu dira astegoienerako

Asier Abrisketa 2025ko mai. 23a, 11:05

Maiatzaren 25ean emongo jako amaierea hizkuntza-praktikea aktibetako ariketa sozial masiboari eta gaurtik domekara arte, ekintzak dagoz Areatza, Artea, Dima, Lemoa, Ubide eta Zeberion.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizinoa, "elkar mugituz egungo dugu" lelopean, euskal herritarron hizkuntza-praktikak aktibau eta euskerearen erabilerea handituteko asmoagaz. Holan, hamaika egunez, eguneroko harremanetan euskerea lehenetsiko da “praktika sozial masibo bateratu” honen bitartez. Honetarako, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea eta ariketa sozial honen eragina errazteko, “ahobizi” eta “belarriprest” txapak eroaten dira.

Euskaraldiaren inguruan, ekintza kultural eta ekimen sozial ugari egin dira eskualdeko herri guzti-guztietan. Astegoien honetan, atzenengo jarduerak dagoz programauta herri gehienetan eta batzuetan, Artea, Dima eta Ubiden, Euskaraldia zarratuteko ekitaldiak be egingo dira domekan.

Areatza
  • Maiatzak 24, zapatua: 19:30ean, Mikel Martinezen Hamalau eta Patxo Telleriaren Txizatoki bat eszenalekuan antzezlanak udaletxeko areto nagusian.
Artea
  • Maiatzak 23, barikua: 19:00etan, Kittu taldeagaz kantaldia plazan.
  • Maiatzak 25, domekea: 13:00etan, Euskaraldiaren omenezko arbol landaketa ekitaldia goiko parkean.
Dima
  • Maiatzak 25, domekea: 12:30ean, Euskaraldiaren amaierako ekitaldia: mezuen irakurketea, jantzea, kantuak, bertsuak, argazki kolektiboa, txitxiburduntzia eta trikipoteoa Merhezi taldeagaz.
Lemoa
  • Maiatzak 23, barikua: 18:30ean, Pantxitxiketan urtaroen bidaia antzezlana Kotxepinen eta 19:30ean, Durundi Barriren jantzaldia plazaz plaza, Plaza Gorritik hasita.
Ubide
  • Maiatzak 25, domekea: 11:00etan, Motxotegira igokerea plazatik hasita, tontorrean Otxandio eta Legutioko jenteagaz Euskaraldiaren kantua abesteko.
Zeberio
  • Maiatzak 23, barikua: 19:30ean, kantu poteoa plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!