gurasoak

Lemoan egingo da Arratiako Guraso Elkarteen IV. Topaketea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 20a, 11:47

Maiatzaren 31n egingo da jaia eta bazkarirako txartelak aldez aurretik lortu behar dira, eskola bakotxeko guraso elkarteko kideei eskatuta.

Artea, Igorre eta Zeanuritik pasau ostean, aurten laugarrenez egingo da Arratiako Guraso Elkarteen Topaketea, maiatzaren 31n, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean eta eguraldia txarra bada, eskolako aterpean. Helburua Arratiako ikastetxeetako guraso eta umeak euren artean ezetu eta jai giroan, egun polit bat pasetea da. Holan, egun osoko egitaraua antolatu dabe alkarteen artean.

Goizean zehar, Lemoako txoko desbardinak ezetuteko ibilbide familiarra egingo da eta gero, Altxa Burua taldearen ekitaldia egingo da. Honen helburua, sortzean dituan arriskuez informau ostean, gurasoek gaztetxoei telefono mobikorra izateko adina atzeratuteko konpromisoa sinatutea da.

Jaia barriz, eguerdian hasiko da baba jana egin eta bazkalosteko Inunen kantaldiagaz. Bazkarirako txartelak aldez aurretik eskatu behar dira eta horretarako, ikastetxe bakotxeko guraso alkarteko kideengana joan behar da. Arrastiz, Batxilergoko ikasleek postreak eroan eta herri kirol probak antolatuko ditue. Honeek amaituta, Aingeru Show ikuskizunaz gozatu dabe hurreratutakoek eta amaituteko, 19:00etan, Gautegun taldeak girotutako erromeria egingo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!