BOLA-JOKOA

Zeanurik irabazi dau Arratiako Komarkala Bola Txapelketea

Erredakzinoa 2025ko mai. 19a, 09:49

Joandako zapatuan jokatu zan Elorriagan (Lemoa) txapelketako atzen tiraldia eta Zeanurik irabazi eban 526 puntu eskuratuta. 

Martian Lemoan hasitako txapelketea, Lemoan amaitu zan maiatzaren 17an jokatutako bosgarren eta atzen tiraldiagaz. Gogoratu parte hartu daben taldeak Lemoa A, Bargondia (Lemoa Bk etxe lez euki dauana), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre) eta Zeanuri izan dirala. Txapelketea lau txakinetara jokatu da.

Zapatu goizeko tiraldian Zeanuriren ostetik Elorriaga sailkatu zan bigarren 500 puntugaz, hirugarren Bargondiak egin eban 452gaz, laugarren Obak 420gaz, bosgarren Lemoak 398gaz eta seigarren San Kristobalek 359gaz.

Txapelketea amaituta holan gelditu da sailkapen orokorra: 1-. Zeanuri 2.768 puntu; 2-. Elorriaga 2.631 puntu; 3-. Lemoa 2.583 puntu; 4-. Oba 2.509 puntu; 5-. San Kristobal 2.355 puntu; 6-. Bargondia 2.341 puntu.

Goizean jokatutako tiraldiaren ostean bazkaria izan eben Lemoako Amorrortu jatetxean. Han Zeanuriko taldeari, Juan Mari Aurtenetxe “Txirpu” banakako eta Mikel Lekuona “Kaiku”gaz batera binakako irabazleei txapelak emon jakiezan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!