txirrindularitzea

Igorren amaituko da Itzulia Women lasterketearen bigarren etapea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 16a, 10:58

Demi Vollering, pasau dan urteko Itzulia Women edizinoko txapelduna.

Ugaon hasiko da zapatuko etapea eta Igorren amaitu orduko, Artea, Dima eta Lemoatik be pasauko dira txirrindulariak.

Gaur hasiko da 2025eko Itzulia Women txirrindulari lasterketea eta hiru etapa izango ditu: Zumarraga-Agurain, Ugao-Igorre eta Donostia-Donostia. Zapatuan jokatuko da eskualdea zeharkatu eta Igorren 13:30ak inguruan amaituko dan etapea. 19 taldetako 114 txirrindularik hartuko abe parte bertan eta tartean, World Tour kategoriako hamalau ziklista. Bigarren etapa hau aurtengo edizinoko taktikoena da, ibilbide sano zorrotza dauka-ta. 116 kilometro egingo ditue txirrindulariek eta tartean lau mendate puntuagarri -Bikotxgane, Lamindao, Gerekiz eta Arrieta- eta sprint bi -Larrabetzu eta Lemoa- dagoz ibilbidean.

Ugaotik urten ostean, Arrankudiagan, Aretan eta Laudion egingo dira etapako lehen kilometroak, Orozkora heldu aurretik. 26,6. kilometroan, ziklistek 3. mailako Bikotxgane igongo dabe. Jatsierea amaitutakoan, Artean izango dira eta ostean Lamindaora igongo dira. Lamindao 2. mailako mendatea da, zortzi kilometrokoa, eta batez beste, % 4,9ko aldatsa dauka. Etapako 36,3. kilometroan izango da. 71. kilometroan, 3. mailako Gerekiz mendatea dago. Ostean, 80,1. kilometroan, 3. mailako Arrieta igongo dabe ziklistek, eguneko laugarren eta azken mendate puntuagarria. 95,9. eta 110,3. kilometroetan, hurrengoz hurrengo, hau da Larrabetzuko eta Lemoako esprint bereziak jokatuko ditue, Igorren helmugara heldu aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!