Gaur, hilak 15, da San Isidro eguna eta gaur bertan zein astegoienean zehar, Zeanuriko kaleek bere alderik tradizionalena erakutsiko dabe, abeltzaintza eta nekazaritzearen inguruko ekintza ugari egingo dira-ta. Egun nagusia zapatua, hilak 17, izango da orduan egingo da-ta urteroko Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea. Jentez gainezka egongo da Zeanuri nekazal produktuak, ganadu-buruak eta baserri munduko erakusketak ikusteko, txistulari eta trikitilariek girotutako azokan. Horrezaz gainera, hamaika ekintza antolatu dira azoka eguna bera eta aurreko zein osteko egunak festa bat bihurtuteko.
Maiatzak 15, eguena (San Isidro)
- 11:30ean, umeentzako jolasak plazan.
- 12:00etan, meza nagusia San Isidron.
- 13:00etan, jantzaldia Arrikibar eta herriko txistulariakaz.
- 18:00etan, idi-proben erakustaldia.
Maiatzak 16, barikua
- 19:00etan, XLVI. BBK Abesbatzen Kontzertua Andra Mari eleizan: Sestaoko Orfeoia, Zeanuriko Abesbatza eta Uri-osteko Orfeoia.
Maiatzak 17, zapatua
- 10:00etatik 14:00etara, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea eta herriko txistulariak zein Arrapaladan trikitilariak herritik.
- Bitartean, gaztai egite, sega, ardi mozte zein Enkarterrietako Billano txakurren erakusketak, artxo txuleta dastaketea eta Bertan lan, bertan bizi argazki erakusketea.
- 13:00etan, abereen sari banaketea plazan.
- 19:00etan, Zuttik elektrotxarangea.
- 22:30ean, Argitu erromeria eta DJ Lander.
Maiatzak 18, domekea
- 10:00etan, aire zabaleko pintura ikastaro praktikoa (plaza mugatuak).
Ermitabarriko sanisidroak
Zeberioko Ermitabarri auzoan be ospatuten da San Isidro jaia eta aurten egitarau apala antolatu da nekazarien santuaren omenez. Gaur, hilak 15, mezea emongo da 13:00etan auzoko parrokian eta urtekeran, mokadutxoa eskainiko da hurreratuten diranentzako Taberna Zaharrean.