Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizinoa, "elkar mugituz egungo dugu" lelopean, euskal herritarron hizkuntza-praktikak aktibau eta euskerearen erabilerea handituteko asmoagaz. Holan, hamaika egunez, eguneroko harremanetan euskerea lehenetsiko da “praktika sozial masibo bateratu” honen bitartez. Honetarako, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea eta ariketa sozial honen eragina errazteko, “ahobizi” eta “belarriprest” txapak eroaten dira.
Ariketa sozial masibo honen inguruan, Arratia, Ubide eta Zeberioko udal eta alkarteek jai, ikuskizun eta beste jarduera ugari antolatu ditue. Holan, herri gehienetan Euskaraldiari ondoetorria emoteko ekitaldiak egingo dira bihar bertan eta astegoienean zehar be egongo da zer egin. Ekitaldiak eta lehenengo ekintza honeek batu doguz hurrengo egitarauean baina datorren astetik aurrera be, jarduerek jarraipena izango dabe eta interesgarriak asko.
Berbarako, maiatzaren 25ean Arteako entidadeek landare bat landatuko dabe parkean eta kartel bat ipiniko da, Euskaraldiaren omenez. Ubidekoak barriz, Euskaraldiari agurra esateko hilaren 25ean Motxotegira igongo dira eta bertan bat egingo dabe Otxandio eta Legutioko jenteagaz, Euskaraldiaren kantua abestuteko.
Arantzazu
- Maitzak 15: 19:00etan, hasikerako ekitaldia plazan; bertsoak, txapa banaketea eta brindisa txokolateagaz.
- Maitzak 18: 11:30ean, herri kirolak gazteentzako; 13:00etan, argazki herrikoia; 13:30ean, Kahoot herrikoia hitanoari buruz; 17:00etan, Oilasko ihesa: Nuggetaren egunsentia pelikulea Kultur Gunean.
Areatza
- Maiatzak 15: 18:00etan, hasikerako ekitaldia plazan; txapa banaketea eta txitxiburduntzia; 19:00etan, argazki herrikoia.
Artea
- Maiatzak 15: 19:00etan, argazki herrikoia plazan.
Bedia
- Maiatzak 15: 19:00etan, danak batera txapak ipini plazan.
Dima
- Maiatzak 15: 19:00etan, hasikerako ekitaldia; Euskaraldiaren aurkezpena, txapak ipintea, mezuen irakurketea, hamaikakoa, jantzea, bertsoak, Euskaraldiko kantea, argazki herrikoia eta txokolatea.
- Maiatzak 17: 19:00etan, hitano poteoa Axlorren hasita.
- Maiatzak 18: Erlauntza filmaren proiekzinoa eskolako kamaran.
Igorre
- Maiatzak 15: 19:30ean, herriko trikitilariak Gau Lora tabernatik hasita.
- Maiatzak 16: Euskaraldiari buruzko ihes gelea Lasarte Aretoan.
Lemoa
- Maiatzak 15: 18:30ean, hasikerako ekitaldia frontoian: amen arteko pelota partiduak, txapak janztea eta argazki herrikoia.
Zeanuri
- Maiatzak 16: Umeentzako mural margoketea plazan, musikea eta argazki kolektiboa.