eraso matxistea

Haron hildako andra gasteiztarraren erahilketea salatu dau Arratiako Mugimendu Feminsiteak

Asier Abrisketa 2025ko mai. 13a, 12:25

Igorre sarrerako errotondan egingo da erahilketea salatuteko alkarretaratzea gaur, hilak 13, 19:30ean.

Aprilaren 25ean, 46 urteko gizonezko batek bere 36 urteko bikotea erahil eban biak bizi ziran Haroko etxean labankadaz. Gizonak telefonoz onartu eban bikotekidea hil izana eta handik gitxira atxilotu eben Haron bertan, oin kartzelan dago hiltzailea. Gerora jakin zanez, Gasteizkoa zan andrea eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak ezbeharra salatuteko alkarretaratzeak deitu ditu han-hemenka.

Arratiako Mugimendu Feministea be batu da salaketara eta maiatzaren 13rako, martitzena, alkarretaratzea deitu dau Igorren, "eraso sexistarik ez, autodefentsa feministea!" lelopean. Kontzentrazinoa Igorre sarrerako errotonda alboan egingo da 19:30ean. 

Hilketa matxista hau kontuan hartuta, gitxienez 128 andra hil ditue gizonek 2003tik gaur arte Euskal Herrian. Horreetako hiru aurten izan dira, urtailean Barakaldon, zezeilean Irunen eta atzena, aprilean Haron.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!