Dimako pelotaria txispa bereziagaz sartu zan partidura, esku biakaz ondo jokatu eban eta tantuak erraztasun handiagaz amaitu ebazan. Holan, pelotari nafarra baliobakotu eta txapela janztea lortu eban Rekaldek.
Beste alde batetik, 22 urtetik beherakoen buruz buruko finalean be arratiar bat izan genduan. Zeanuriko Bingen Beitiak Astigarragako Eñaut Lizeagaren kontra jokatu eban eta aurretik 16-10 joatea lortu baeban be, azkenean ezin izan eban Gipuzkoako pelotaria garaitu. Azken txanpan, Lizeagak partiduari bueltea emotea lortu eban garaipena 22-20 lortuz.