Arratiar bat Conscience itsasontziko bonbardaketan

Ager Barragan 2025ko mai. 2a, 12:21

Maltako ontzi bat Conscience ontziari laguntzen // Argazkia: Maltako Gobernua

Gaur, gaueko 00:23an, Gazara laguntza humanitarioa emoten joan diran Mikel Zuluaga eta mundu osoko beste aktibista batzuen itsasontzia bonbardeau dau Israelek ur internazionaletan, Maltatik hur.

Aktibistak ontzirantza joiazala Israelek dronakaz gauzatu dau erasoa ur internazionalen mugatik hurbil ainguratuta egon dan Askatasunaren Flotillako Conscience (Kontzientzia) itsasontzia eta ez da persona zauritutik egon. Israeleko dronek, itsasontzia bere martxa hartuteko egoan momentuan, ontziko branka bi biderrez bonbardeau dabe, sutea sortuz eta ontziko kaskoan zabaldura handia eraginez.

Esandako moduan, Artea Sareako arratiar aktibista ezaguna dan Mikel Zuluaga dago ontzia osotuten daben tripulazinoaren barruan eta honek hurrengoa adierazo dau: “Gure itsasontzia bonbardeau daben honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo gagoz eta beharrezkoa ikusten dogu gu geu fokutik ateratea Palestinak sufriduten dauan genozidioari protagonismoa emoteko”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!