Oin arte egindako lanketetan zaintzailea bera izan da fokua baina oingoan, menpekotasun egoeran dagoan personearen egoerea ulertu eta hau zainduteko tresnak emongo ditue Esku-hartze Sozialerako Suspergintza Elkarteko kideek.
Dementzia zer dan jakiteko informazinoa emon eta honek eragiten dituan jokabide-arazo ohikoenak eta horreen aurrean jarduteko moduak aztertuko dira lehenengo lau saioetan. Atzen bietan barriz, autozainketea izango da langaia.
Izen-emotea maiatzaren 2ra arte egin daiteke 94 631 17 17 telefonoan eta izena emoten daben personen arabera egingo da ikastaroa euskeraz edo gazteleraz. Gitxienez zortzi eta gehienez hamabost personako taldea osotuko da eta AUMetik zehaztu dabenez, dementzia edo gaixotasun neurodegeneratiboak dabezan adinekoak zaintzeaz arduratuten diranentzako da deialdia. Taldea osotuteko orduan, pasau dan urteko parte-hartzaileek izango dabe lehentasuna.
Martitzenetan, 17:00etatik 18:30era Igorreko Kultur Etxean
Maiatzak 6: Dementzia ulertzen.
Maiatzak 13: Dementzian egoera zailei aurre egitea.
Maiatzak 20: Zaintzen dodan personeagaz eguneroko jarduerak antolatuz.
Maiatzak 27: Menpekotasuna daukan personari zuzendutako baliabideak.
Bagilak 3: Nire emozinoen kudeaketea.
Bagilak 10: Nork bere burua zaintzeko estrategiak.