Gaur da baserrietako hondakin plastikoen bilketarako izena emoteko azken eguna

Ager Barragan 2025ko api. 29a, 12:14

Bihar eta barikuan batuko ditue Landa Garapenerako Alkartekoek baserrietako abeltzaintza eta nekazaritza lanetan erabilitako hondakin plastikoak.

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, antolatu dau baserrietako ekoizleei lana errazteko ekimena. Aprilaren 30ean eta maiatzaren 2an, ganadu edo nekazaritza lanetan erabilitako plastikoak batuko ditue.

Bilketa zerbitzua jasoteko, izena emon behar da telefonoz aurretik. Aukera bakarra dago horretarako, 663 873 442 telefonora deitu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!