Maiatzaren 3an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei herri omenaldi erraldoia egingo jakie Bizkaia Arena-BEC!-en, 14.000 personarako antolatutako ikuskizunean, Maite Zaitut Festa. Euskal kulturearen izen ezagunenetako askok Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek 1987 urtetik -lehen Takologaz- sortutako istorio eta abestietan oinarritutako diziplina anitzeko ikuskizun erraldoia taularatuko dabe: musikea, jantzak, zirkua, ikus-entzunezkoak, bertsoak...
BEGITUk sarrera bikotx bi zozketau ditu sare sozialetan, Aitziber Iza eta Edurne Landajo izan dira irabazleak. Halanda be, sarrerak salgai dagoz nikeremaitezaitut.eus webgunean.
Agurtzane Intxaurragak zuzendutako ikuskizunean hainbeste dira parte hartuko daben artista eta taldeak: Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkuko kideak, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azeneko lagunak, Tapia eta Leturia, Landarbaso abesbatza, Oinkari dantza taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurina, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza, Bizipoza Elkartea nahiz inguruko erraldoiak ariko dira alkarregaz, BEC! plaza erraldoi bilakatzeko.