BEGITU

Begitu-lagun egiteko kanpaina barria martxan

Erredakzinoa 2025ko api. 17a, 09:35

BEGITU aldizkariak martxan dauka Begitu-lagun barriak egiteko kanpainea, hori dala-ta garagarrilaren 28ra arte Begitu-lagun egiten diranen edo Begitu-lagun izan eta lagun bat ekarten dabenen artean sari potolo bi zozketatuko ditu.

BEGITUren asmoa eten barik hobetzea da eta bere baliabide ekonomikoak indartuteko, proiektua diruz lagunduko daben lagunak behar ditu, BEGITU bere buruaren jaube izan eta etorkizunari bermez eusteko. Proeiktua aurrera eroan ahal izateko diru sarrerak handitu behar ditu Arratia, Ubide eta Zeberioko aldizkariak. 

Bi modu dagoz Begitu-lagun egiteko, batetik www.begitu.eus/bazkidetu estekan sartu eta datuak beteta, edo paperezko BEGITUko iragarkia bete eta bertan ipinten dauan posta arruntera edo datuak begitu@begitu.eus helbidera bialduta. 

BEGITUrentzako finanziazino iturri garrantzitsua dira Begitu-lagunak, horregaitik Begitu-lagun egiteak beste sari batzuk be badaukaz eta lagun barriek BEGITUren hainbat produktu jasoten ditue, Zertu Kultur Elkarteak argitaratutako 6 liburu, tartean. Hamabostero be BEGITUn egiten diran zozketetan (zinea, antzerkia, produktuak, kontzertuak…) hartzean dabe parte aldizkariaren lagunek. 

EGIN ZAITEZ BEGITU-LAGUN ETA SARI POTOLO HONEEK IRABAZI!
Begitu-lagun egin ezkero, edo Begitu-laguna izan eta barri bat lortu ezkero, biak sartzean dira zozketan, sari bi honeen zozketan parte hartuko dozu:

SARIAK
A. Eneko Atxaren Larrabetzuko ENEKO jatetxean SUTAN menua maridajeagaz lagun birentzako.
B. HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZAN astegoien pasa: gau bi, zirkuitua, gosaria eta masajea lagun birentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!