TikTok sareko Bziber Lehiaketea abian da

Erredakzinoa 2025ko api. 16a, 11:25

Maiatzaren 1era arte egongo da martxan Bziber Lehiaketearen zortzigarren edizinoa, 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskeraz ehuntzeko helburuagaz egindako TikTok sareko euskerazko lehiaketea da. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango dau beste behin.

Aurten be Lorea Intxausti aktorea izango da erronka sortzailea eta astelehenero, lehiaketea amaitu arte, hainbat erronka proponiduko ditu gazteek euren sormena eta gaitasunak erakutsi dagiezan. Partaideek gura dabezan erronkak egin ahalko dabez, baita gura beste bider be. TikTok sarean argitaratzeaz gainera, bideoak modu pribaduan be bialtzeko aukerea izango dabe. 

Lorea Intxaustigaz batera beste aktore batzuk be egongo dira erronkak egiten gazteakaz: Nahia Sillero eta Ainhoa Azpitarte Irabazi arte telesaileko aktoreak eta Kimetz Etxabe Go!azen telesaileko Gontzal personaia, hain zuzen be. 

Maiatzaren 2an emongo dira jakitera 4 irabazleak, Bziber lehiaketearen TikTok eta Instagram profilen bidez, baita lehiaketearen webgunearen bitartez be. Erronka bakotxetik 4 irabazle aterako dira, beraz, zenbat eta erronka gehiago egin irabazteko aukera gehiago izango ditue partaideek. Irabazleek, 75 euroko opari txartela jasoko dabe, Fnac dendetan gastetako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!