Domekan jokatu zan Arrasate-Udalatx mendi lasterketea, 400 mendizaletik gorako parte hartzeagaz. Zapatu eta domeka euritsuak izan ziran eta euri horrek asko baldintzatu eban zirkuitua, ondorioz, ibilbidean azken minutuko aldaketea egin behar izan eban antolakuntzeak. Iturberen esanetan “Eguraldia lagun ez zan egon eta lurrak asko konplikau eban lasterketea, baina halanda be, jentea herrira eta mendira urten zan giro polita sortuz eta hori eskertzekoa da”.
Andrazkoena podiuma, holan geratu zan: Oihana Kortazar (02:12:41), Onditz Iturbe (02:12:59) eta Irune Velez de Mendizabal (02:24:18). Gizonezkoen podiuma barriz Ibai Larrea (01:47:02), Daniel Izquierdo (01:48:48) eta Aritz Egeak (01:49:12) osotu eben.