Lemoan, euskerazko liburu bat maileguan hartzean dabenen artean, euskerazko liburuak erosteko 25 euroko 10 bonu zozketatuko ditue. Horregaz, jenteak Liburutegian maileguan euskarazko liburu gehiago hartzea bultzatu gura da, eta baita euskarazko liburuen salmenta be.
Ez da lehenengo aldia Bediako Udal Liburutegiak “Ezin dozu galdu” kanpainea egiten dauala, irakurleek beste irakurleei libururen bat gomendatzeko. Mailegu bat egitean, fitxa bat emoten jako irakurleari, bete dagian, eta liburuaren sinopsia labur bat egin dagian, beste irakurleek zergaitik ezin daben galdu liburu hori jakien dagien. Kanpaina amaitu ostean, txartela eta liburuak erakusketa baten ipinten dira eta bertan irakurleen artean ze liburuk eduki daben arrakastarik handiena ikusten da.